NOV. 01 2022 - 07:35h Kuia eta madari kremak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula bat, 2 porru, 800 g kuia, Konferentzia madari bat, 1,5 litro salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 50 g urdaiazpiko ondu, 20 g kuia hazi. Zailtasuna 11. Zerrenda finetan moztutako tipula eta porruak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.2. Zuritu kuia eta madaria eta zerrendatan moztu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi3. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi.4. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.5. Urdaiazpikoa zati txikitan moztu eta olio pixka batekin apur bat arin erregosi.Lau plateretan krema bota. Gainean, urdaiazpikoa eta kuia haziak jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g kuia, madari bat, sagar erdia, litro bat salda, 100 ml koko esne, intxaur muskatua, olioa, gatza. Boilur beltza. Zailtasuna 11. Zuritu kuia, madaria eta sagarra eta zerrendatan moztu. Eltze batean olio pixka batekin 2 minutuz erregosi.2. Saldarekin busti eta 40 minutuz egosten utzi. 3. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz eta intxaur muskatu bota.4. Koko esnea bota eta nahastu.Lau plateretan krema bota eta birrindutako boilurra gainean jarri.