NOV. 14 2022 - 06:05h Garbantzuak zerbekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g garbantzu, 250 g zerba, 2 baratxuri ale, porru bat, azenario bat, kurkuma. Zailtasuna 2 1. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. 3. Txikitutako porrua eta baratxuriak olioarekin erregosi.4. Zatitutako zerbak eta azenarioa eta baso bat ur gehitu eta 10 minutuz egosi.5. Garbantzuei zerbak eta kurkuma pixka bat gehitu eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentza250 g garbantzu, 400 g zerba, tipula bat, baratxuri ale, azenario bat, porru bat, 100 g poteko tomate, koilaratxo bat piperrauts, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Garbantzuak bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Garbitu eta xukatu.2. Presio-eltze batean garbantzuak, azenarioa, porrua, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Porrua kendu eta azenarioa zatitu.3. Txikitutako tipula eta baratxuria olioarekin erregosi, su eztitan.4. Tomatea eta piperrautsa bota eta 3 minutuz erregosi.5. Zerbak tiratan moztu.6. Garbantzuekin batera zerbak eta tomatea jarri, eltzea estali eta beste 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.