NOV. 30 2022 - 06:30h Arroza ganbarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, porru bat, 2 baratxuri ale, 250 g ziazerba, 400 g ganba, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Ganbak zuritu.2. Txikitutako porrua eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.3. Ziazerbak garbitu eta zatitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.4. Barazkiei arroza gehitu eta eragin.5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Gatza bota.6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. 4 minutu pasa ostean ganbak gehitu eta beste 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, tipulina bat, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, 300 g ganba, 8 zamburiña, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak oliarekin erregosi.2. Txikitutako piperrak gehitu eta erregosi.3. Barazkiei arroza gehitu eta eragin.4. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.5. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. 4 minutu pasa ostean ganbak eta zamburiñak gehitu eta beste 4 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.