JAN. 30 2023 - 06:10h Txahal saiheskiak saltsan GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat300 g-ko 4 txahal saiheski zati, tipula bat, azenario bat, piper gorri erdia, 200 ml ardo beltz, olioa, gatza, irina, erromeroa. Zailtasuna 2 1. Saiheskiari gatza bota eta irineztatu.2. Zartagin batean olioa berotu eta saiheskiak gorritu. 3. Presio eltze batean aurreko olio pixka bat eta zatitutako tipula, azenarioa eta piperra erregosi.4. Saiheskia eta erromero pixka bat bota eta ardoarekin eta baso bat urarekin busti, eltzea estali eta 40 minutuz egosten utzi. 5. Saiheskiak atera eta barazkiak eta bere salda txinotik pasatu.6. Saiheskiak saltsa horrekin berotu eta frijitutako patatekin lagundu.BIGARREN ERA Osagaiak 4 lagunentzat300 g-ko 4 txahal saiheski zati, 3 baratxuri ale, 2 tipulina, 300 g barrengori txiki, 250 ml ardo zuri, 4 arbendol, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 2 1. Saiheskia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Presio eltze batean moztutako tipulinak aurreko olio pixka batekin erregosi.3. Saiheskiak gehitu eta ardoarekin eta baso bat urarekin busti, eltzea estali eta 40 minutuz egosi. 4. Baratxuriak, perrexila, arbendolak eta ardo pixka bat mortero batean birrindu.5. Barrengorriak garbitu eta osorik utzi. Haragiari barrengorriak eta aurreko nahasketa gehitu eta beste 5 minutuz egosi.