FEB. 02 2023 - 12:14h Europa eta Estatuan aurkeztuko du ‘Adore’ Zea Maysek Gure hiriburuetako aretoetan hiru ‘sold out’ lortu ondoren, Zea Mays taldeak ‘Adore, kemena, kuraia’ lan berria aurkeztuko du Euskal Herritik kanpo. Bartzelona, Berna, Zürich, Madril eta Berlin bezalako hiri handiak bisitatu ditu hurrengo hilebeteetan. Estatuan eta Europan hainbat kontzertu eskainiko ditu bilbotar taldeak. (Aritz LOIOLA | FOKU) NAIZ Bilbo ‘Adore. Kemena. Kuraia’ diskoa kaleratu zuen azaroan Zea Mays bilbotar taldeak, Doctor Deseo beteranoen abesti ikoniko eta ahaztezin bat berreskuratuz. ‘Corazón de tango’ hura berriztu egin du Zea Maysek altxorrez beteriko disko honetan. Aipatzekoa da, halaber, Rozalén-ekin grabatu duen duen kolaborazioa, ‘Ez naiz ni’ kanta ederra gauzatuz. Disko berriaren biraren barnean, Bilbon (Kafe antzokia, apirilak 28) eta Donostian (Dabadaba, apirilak 22) lotutako kontzertuetarako sarrera guztiak agortu ditu Zea Maysek. Orain, Biarritzeko Atabalen otsailaren 11ko kontzertua eskaini ondoren, datozen hilabeteotan Estatu espainiarreko hainbat hiritan joko du, esaterako Madril (Wurlitzer Ballroom, otsailak 17), Oviedo (La Salvaje, otsailak 24), Boiro (otsailak 25), Massalió edo Bartzelona (Sidecar aretoan, maiatzaren 1ean). Iruñeko La Zentralen ere izango dira jotzen, martxoaren 24an. Ondoren, Europara joko dute, lotuta baitituzte zenbait kontzertu Berna, Zürich eta Berlinen. Andoaingo Garate estudioetan grabatu zuten beraien hamargarren diskoa, estudioko bederatzigarrena. Ekoizle lanak Campi Campon-ek egin zituen; Vetusta Morla edota Jorge Drexler-ekin lan egin du Campi Camponek, eta bere curriculumean bost Latin Grammy ditu.