FEB. 04 2023 - 07:15h Txibiak patatekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao ARIN ERREGOSITAOsagaiak 4 lagunentzat1,200 g txibi, 400 g patata, 2 baratxuri ale, perrexila, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txibiei buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu. 2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. Hegoak kendu.3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Dadotan moztu.4. Baratxuriak, perrexila eta olio eta ardo zurrusta bat irabiagailuarekin nahasi.5. Patatak garbitu eta 20 minutuz egosi. Zuritu eta dadotan moztu.6. Zartagin edo wok handi batean olio zurrusta bat berotu eta txibiak pixka bat arin erregosi. Patatak eta nahasketa bota eta arin erregosi. Ez egin gehiegi bestela txibia gogortuko da. EGOSITAOsagaiak 4 lagunentzat1,100 g txibi, 500 g patata, tipula bat, baratxuri ale bat, 100 g ilar, perrexila, salda, olioa. Zailtasuna 2 1. Txibiak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu eta zatitu.2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.3. Patatak zuritu eta kraskatu. Tipulari patatak eta txibia gehitu.4. Saldarekin estali eta 20 minutuz egosi.5. Zuritutako baratxuria, perrexila eta salda pixka bat irabiagailuarekin nahasi. 6. Txibiei aurreko nahasketa eta ilarrak gehitu eta beste 8 minutuz egosi, txibiak bere puntuan egon arte. Behar adina gatz bota.