FEB. 11 2023 - 07:10h Karduak pisto eta tofurekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatKardu bat, 250 g tofu ketu, irina, arrautza, 150 ml soja saltsa, garbantzu irina, olioa. Pistoa: 250 g kuiatxo, 100 g alberjinia, tipula bat, 2 baratxuri ale, piper berde bat, 4 pikillo piper, 200 g tomate heldu, olioa, gatza. Zailtasuna 31. Tofua dadotan moztu eta soja saltsarekin nahastu. 2 orduz beratzen utzi.2. Garbantzu irina urarekin nahastu, masa arina egin arte.3. Tofua masatik pasatu.4. Zartagin batean olio ugari berotu eta tofua frijitu. Paper baten gainera atera.Kardua:1. Karduaren hostoak bana-banan bereizi. Ondo zuritu, 4 cm-ko pusketan moztu.2. Presiozko eltze batean sartu eta 5 minutuz egosten utzi. Xukatu.3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.4. Zartagin batean olio ugari berotu eta karduak frijitu. Paper baten gainera atera.Pistoa:1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Kuiatxoa zuritu eta txikitu eta alberjinia garbitu. Txikitutako piperrak, alberjinia eta kuiatxoa gehitu eta erregosi, su eztitan.3. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi. Bukatzeko:1. Plateretan aro molde bat ipini eta hurrenez hurren pistoa, kardua eta tofua beroa jarri.2. Aroa kendu.