FEB. 18 2023 - 07:20h Gaztaz bildutako txerri solomotxoa GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao ETA PISTATXOZOsagaiak 4 lagunentzat800 g txerri solomotxo, 150 g ahuntz gazta, 75 g mahaspasa, 150 g pistatxo, baratxuri ale bat, 200 ml salda, olioa. Zailtasuna 2 1. Mahaspasak ordu erdiz uretan beratzen utzi.2. Solomotxoa zabaldu, liburuaren itxura ematen.3. 70 g pistatxo txigortu. Pistatxoak, mahaspasak, baratxuria eta gazta irabiagailuarekin nahasi. 4. Solomotxoaren gainean aurreko nahasketa jarri, bildu eta kordel batekin lotu. Geratzen diren txikitutako pistatxoetatik pasatu.5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta solomotxoa gorritu.6. Azpil batean solomotxoa eta salda jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 30-35 minutuz.7. Solomotxoa atera eta xerratan moztu. Bere saltsarekin lagundu.ETA TIPULAZOsagaiak 4 lagunentzat800 g txerri solomotxo, 75 g hirugihar xerra, 80 g Brie gazta, 150 g tipula, 4 bartxuri ale, 200ml salda, olioa. Zailtasuna 21. Solomotxoa zabaldu, liburuaren itxura ematen.2. Zerrenda finetan moztutako tipula olioarekin erregosi, su eztitan.3. Solomotxoaren gainean hirugiharra, tipula eta gazta jarri. Bildu eta kordel batekin lotu. 4. Solomotxoa, baratxuriak eta salda labe beroan sartu, 200 gradutan, 35 minutuz.5. Solomotxoa atera eta xerratan moztu. Bere saltsarekin lagundu.