FEB. 20 2023 - 06:55h Spaghettiak txirlekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, baratxuri ale bat, tipula erdia, piper gorri laurdena, 400 g txirla olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.2. Txikitutako baratxuria eta tiratan moztutako piperra gehitu eta erregosi.3. Txirlak gehitu eta arin erregosi, txirlak ireki arte.Spaghettien gainetik bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, 3 baratxuri ale, 400 g tomate, 400 g txirla, ardo zuria, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.2. Tomateak zuritu, haziak kendu eta birrindu.3. Zartagin batean txikitutako baratxuriak, tomatea eta zurrusta bat olio erregosi. 4. Txirlak eta ardo pixka bat gehitu eta arin erregosi, txirlak ireki arte.Spaghettien gainetik bota.