MAR. 13 2023 - 06:30h Birrindutako azalorea barazkirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g azalore, tipula erdia, 200 g azenario, 200 g kuiatxo, 60 g mahaspasa, kurrya, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Azalorea garbitu eta birrindu. 2. Mahaspasak ur epeletan ordu erdiz beratzen utzi. Xukatu.3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.4. Txikitutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi. Atera.5. Zartagin edo wok berean azalorea olioarekin 3 minutuz erregosi, su ertainetan. 6. Barazkiak eta mahapasak gehitu eta behar adina gatz eta kurry bota. 3 minutuz erregosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat900 g azalore, tipulina erdia, azenario bat, 150 g boniato, 150 g kuia, 100 g kuiatxo, 40 g aranpasa, kurkuma piperbeltz beltzarekin, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Azalorea garbitu eta birrindu. Aranpasak beratzen jarri.2. Txikitutako tipulina olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su eztitan. 3. Txikitutako azenarioa, kuia, kuiatxoa eta boniatoa gehitu eta arin erregosi. Atera.4. Zartagin edo wok berean azalorea olioarekin 3 minutuz erregosi, su ertainetan. 5. Barazkiak eta txikitutako aranpasak gehitu. Erregosi eta behar adina gatz eta kurkuma bota.