MAR. 25 2023 - 07:40h Arroza ganba eta kurryrekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz jazmin, 200 g ganba, tipulina bat, piper berde erdia, piper gorri laurdena, 100 ml koko edari, 100 ml salda, kurrya, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. 600ml ur gatzarekin eta olio pixka batekin irakin. Arroza gehi-tu eta eltzea aluminiozko papera-rekin ondo itxi. Estalkia jarri eta 12 minutuz egosi, su eztitan. Su-tatik kendu eta 10 minutuz pau-satzen utzi.2. Ganbak zuritu eta buruak kendu. Zartagin batean buruak olio pixka batekin erregosi eta atera.3. Zartagin bertan txikitutako barazkiak erregosi. 4. Salda eta koko edaria gehitu eta 2 minutuz egosi. Behar adina ku-rry eta gatz bota. Ganbak gehitu eta egosi.Plateretan arroza jarri eta gaine-tik ganbak bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz jazmin, 200 g ganba, tipulina bat, azenario bat, litro bat salda, kurrya, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako barazkiak oliarekin erregosi. 2. Arroza gehitu eta eragin.3. Salda beroarekin apurka-apur-ka busti eta eragin. Kurrya eta gatza bota, estali eta 10 minutuz egosten utzi. 4. Sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi. Bi minutu lehenago zuritutako ganbak gehitu. Sutatik kendu eta 2-3 minutuz pausatzen utzi.