GAIAK

Makarroiak arkume erregosiarekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, tipula bat, azenario bat, tomate bat, 500 g arkume, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Eltze batean moztutako arkumea olio pixka batekin arin erregosi, gorritu arte, eta atera.
2. Zatitutako barazkiak oliorekin erregosi. Ardoa eta arkumea gehitu eta urarekin estali. Egosi, arkumea bere puntuan egon arte.
Makarroiak egosteko:
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, makarroiak eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu.
Plateretan makarroiak jarri eta gainean arkumea saltsarekin.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g makarroi, 600 g arkume, 3 baratxuri ale, 2 intxaur, ardo zuria, olioa, gatza, perrexila.

Zailtasuna                             2

1. Makarroiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Zatitutako arkumea gehitu eta arin erregosi. Ardo zuria eta ura bota eta egosi.
4. Mortero batean intxaurrak, gatza eta perrexila jarri eta birrindu. Arkumeari gehitu eta egosi, arkumea bere puntuan egon arte.
Makarroien gainetik jarri.