APR. 29 2023 - 07:15h Tofu eta barazki almandrongilak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g tofu, 2 baratxuri ale, 250 g azenario, koilarakada bat sesamo hazi, 2 koilarakada soja saltsa, 50 g ogi birrindu, perrexila, irina, olioa. Zailtasuna 2 1. Azenarioak zuritu eta birrindu. 2. Zartagin batean txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi. Haziak, soja saltsa eta ogi birrindua gehitu.3. Tofua eskuekin birrindu. Azenarioa, aurreko nahasketa eta txikitutako perrexila gehitu eta nahastu.4. 20 bola egin.5. Bolak irinatik pasatu.6. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu. Tomate saltsarekin lagundu edo egosi.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g tofu, tipula bat, porru erdia, 2 baratxuri ale, 150 g barrengorri, piper berde bat, koilarakada bat soja saltsa, 50 g ogi birrindu, koilarakada bat sesamo haziak, olioa, irina. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula, baratxuriak eta porrua olioarekin erregosi.2. Txikitutako piperra eta barrengorriak gehitu eta erregosi.3. Tofua eskuekin birrindu. Barazkiekin, sojarekin, ogiarekin eta haziekin nahastu.4. 20 bola egin.5. Bolak irinatik pasatu.6. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu. Piperrada batekin lagundu.