MAY. 11 2023 - 06:50h Arroza itsaskirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 2 baratxuri ale, piper berde erdia, piper gorri laurdena, 300 g txipiroi, 500 g muskuilu, 200 g ganba, 200 ml. tomate saltsa, 1,250 litro salda, olioa. Zailtasuna 21. Ganbak zuritu eta muskuiluak eta txipiroiak garbitu.2. Txikitutako baratxuriak eta dadotan moztutako piperrak olio zurrusta batekin erregosi.3. Barazkiei zatitutako txipiroiak gehitu eta arin erregosi.4. Arroza gehitu eta eragin.5. Tomatea eta salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosi. 6. Sua txikitu. Muskuiluak eta ganbak gehitu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g arroz, 150 g tipula, 300 g itsas-zapo, 300 g txirla, 200 g otarrainxka, 1,250 litro salda, olioa, piper gozoa. Zailtasuna 2 1. Txirlak urarekin garbitu.2. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.3. Zatitutako itsas-zapoa gehitu eta erregosi. 4. Arroza gehitu eta eragin. Koilarakadatxo bat piper gozo bota. Kontuz erre ez dadin.5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. 6. Sua txikitu. Txirlak eta otarrainxkak gehitu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.