MAY. 31 2023 - 06:25h Gazta kroketak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao PERRETXIKOREKINOsagaiak 5 lagunentzat200 g Camembert gazta, 200 g perretxiko, tipulina bat, 135 g gurin, 135 g irin, litro bat esne, gatza, piperbeltz zuria. Ogi birrindua, arrautza, olioa. Zailtasuna 21. Txikitutako tipulina gurinarekin erregosi.2. Txikitutako perretxikoak gehitu eta erregosi.3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 5. Gazta gehitu eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Hozten utzi.6. 25 bola egin eta kroketak egin.7. Irineztatu, irabiatutako arrautzatik eta ogi birrindutik pasatu.8. Zartagin batean olio ugari berotu eta kroketak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.ALBERJINIAREKINOsagaiak 5 lagunentzat175 g Brie gazta, baratxuri ale bat, tipula erdia, 150 g alberjinia, 135g gurin, 135g irin, litro bat esne, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako tipula eta baratxuria gurinarekin erregosi.2. Txikitutako alberjinia gehitu eta erregosi, su eztitan.3. Irina gehitu eta 2 minutuz eragin.4. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Gazta gehitu eta eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Hozten utzi.5. 25 kroketak egin eta frijitu.Bi errezetak tomate marmeladarekin lagundu.