JUN. 17 2023 - 07:25h Labean erretako lupia betea GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 lupia, 8 xerra hirugihar, limoi bat, 2 tipula, ardo zuria, 400 g azenario baby, gurina, olioa, gatza, azukrea. Zailtasuna 2 1. Lupia garbitu, erditik zabaldu eta gatza bota.2. Zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi. 3. Limoi zukua olio pixka batekin nahastu eta lupiak igurtzi. 4. Lupiak tipularekin bete eta hirugiharrarekin bildu. Azpil batean jarri eta gainetik ardo pixka bat bota.5. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 15 minutuz gutxi gorabehera.6. Azenarioak zuritu. Eltze batean azenarioak koilarakada bat gurinarekin eta azukre pixka batekin erregosi. Urarekin estali eta egosi, ura galdu arte.Arraina azenarioekin lagundu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 lupia, 8 xerra urdaiazpiko ondu, tipula erdia, 200 g barrengorri, ardo zuria, olioa, gatza. 400 g patata. Zailtasuna 21. Eltze batean txikitutako tipula olioarekin erregosi. Zatitutako barrengorriak gehitu eta erregosi. 2. Lupia garbitu eta xerrak atera. Barrengorriekin bete eta urdaiaz-pikorekin bildu. Ardoa bota.3. Labe beroan sartu, 200 gradu-tan, 15 minutuz gutxi gorabehera.4. Patatak zuritu, xerratan moztu eta 5 minutuz egosi. Xukatu eta olio pixka batekin arin erregosi. Arrainari lagundu.