JUN. 19 2023 - 06:15h Tagliatelleak kuiatxorekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g tagliatelle, 100 g porru, baratxuri ale bat, 300 g kuiatxo, 100 g urdaiazpiko egosi, 50 ml esne, 100 ml salda, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 2 1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tagliatelleak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Txikitutako porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.2. Kuiatxoa garbitu, txikitu, barazkiei gehitu eta erregosi.3. Esnea eta salda gehitu eta 2 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi.4. Zatitutako urdaiazpikoa olio pixka batekin arin erregosi.Tagliatelleak, saltsa eta urdaiazpikoa nahastu. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g tagliatelle, tipulina erdia, 300 g kuiatxo, 75 g hirugihar, olioa, gatza, perrexila. Zailtasuna 1 1. Tagliatelleak egosi.2. Txikitutako tipulina olioarekin erregosi. 3. Txikitutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.4. Zatitutako hirugiharra gehitu eta arin erregosi.Tagliatelleen gainera bota.