JUN. 27 2023 - 06:15h Ahate izter konfita eta foie kaneloiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 kaneloi xafla, 40 g foie. Betegarria: 200 g tipula , baratxuri ale bat, 150 g onddo, 150 g foie fresko, 3 ahate izter konfita, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: 100 ml ardo gozo, 500 ml haragi salda. Zailtasuna 31. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri. 2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainera atera.Saltsa:Eltze batean salda eta ardoa egosi, saltsa loditu arte. Behar adina gatz bota.Betegarria:1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Txikitutako onddoak gehitu eta arin erregosi.3. Konfitari gantz gehiena kendu, haragia atera eta txikitu. Zartagin batean haragia 5 minutuz erregosi, su oso eztitan.4. Foiea garbitu eta dado txikitan moztu. Konfitari gehitu eta minutu batez arin erregosi.5. Barazkiei 2 koilarakada saltsa eta konfitaren nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.Bukatzeko:1. Kaneloiak nahastearekin bete.2. Labeko azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 190 gradutan, ondo berotu arte.3. Plateretan hiru kaneloi jarri eta saltsarekin estali. Gainetik mehe moztutako foiea jarri.