JUL. 13 2023 - 06:55h Labean erretako barazkiak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao GAZTAREKIN Osagaiak 4 lagunentzat300 g erremolatxa, 300 g patata, 150 g azenario, 200 g kuiatxo, 100 g gazta urdin, olioa, gatza. Saltsa: 100 g tomate heldu, 2 baratxuri ale, piper txorizero baten mamia, 4 arbendol, koilarakadatxo erdi piperrauts, ogi zatitxo bat, ozpin pixka bat, koilarakada bat olio, gatza. Zailtasuna 2 1. Erremolatxa zuritu eta lau zatitan moztu. Patata garbitu eta erditik moztu. Azenarioa zuritu luzeran moztu. Kuiatxoa garbitu eta erditik moztu.2. Azpil batean barazkiak jarri, kuiatxoa izan ezik. Gainetik gatza eta olio pixka bat bota.Paperarekin estali.3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 40 minutuz. Papera kendu, kuiatxoa sartu eta beste 20 minutuz sartu. Azken 5 minututan gainetik gazta bota.4. Saltsaren osagai guztiak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak lagundu.GANBOIREKINOsagaiak 4 lagunentzat300 g kuiatxo, 200 g perretxiko, 200 g tomate cherry, alberjinia bat, 250 g ganboi, baratxuri ale bat, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Barazkiak garbitu eta xerratan moztu. Azpil batean jarri. 2. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi eta barazkien gainetik bota.3. Labe beroan sartu, 180gradutan, 20-25 minutuz. 4. Ganboiak zuritu eta olioarekin arin erregosi. Barazkiekin atera.