JUL. 14 2023 - 22:10h Googlek Bard, ChatGPTren lehiakidea, merkaturatuko du Europako Barasunean eta Brasilen Microsoft-en ChatGPT adimen artifizia darabilen tresnaren arrakastaren ondoren, Googlek Bard merkaturatuko du Europako Batasunean eta Brasilen. Momentuz ingelesa, japoniera eta korearra baino ez dakizki, baina 40 hizkuntzatan komunikatzeko gai izango da. Googlek bere adimen artifizialeko txata merkaturatuko du Europako Batasunean eta Brasilen. (Alain JOCARD | AFP) NAIZ Googlek ostegunean iragarri zuenez, Bard, adimen artifizialean ChatGPTren lehiakidea, berrogeita hamar bat herrialdetan merkaturatuko dute, besteak beste, Europako Batasunean eta Brasilen. «Bard eskuragarri dago munduko herrialde gehienetan eta gehien erabiltzen diren diren hizkuntzetan», esan du blog baten bidez enpresa estatubatuar erraldoiak. Otsailean adimen artifizialeko tresna propioa aurkeztu zuen, ChatGPTri, Microsoftek nagusiki finantzatutako OpenAIko software nagusiari, erantzunez. «Adituekin, arduradunekin eta erregulatzaileekin modu proaktiboan lan egin dugu hedapen hori gauzatzeko», zehaztu du Googlek. Europako Batasunean Bard merkaturatzeko atzerapena Bruselaren adimen artifizialaren algoritmoak erregulatzeko nahiaren aurrean hartutako neurria izan da. Izan ere, bizitza pribatuarekiko, jabetza intelektualarekiko edo desinformazioarekiko errespetuan beldurrak eragiten ditu teknologia honek. Alphabetek (Googleren matrizea) komunikazio kanpaina bat abiarazi zuen Brasilen duela hilabete batzuk, Interneteko edukiak arautzeko proiektu baten aurka. Bard-ek ingelesa, japoniera eta korearra dakizki eta hemendik aurrera 40 bat hizkuntzatan komunikatu ahalko da: arabieraz, txineraz, gazteleraz, frantsesez eta hindieraz, besteak beste. Halaber, bere erantzunak ahoz esan ahalko ditu eta erantzunaren estiloa hizkuntza informal edo profesional batean emateko egokitzeko aukera egongo da. Baita irudi batetik informazioa atera ere. Bard gai da aldi baterako etenda dagoen elkarrizketa bati berriro ekiteko, ChatGPTn erabilgarri dagoen funtzionalitate bat. Iruzurrak eta miaketak Elkarrizketa-robotak ohiko online ikerketaren alternatiba gisa aurkezten dira, eta 2022ko azarotik izugarrizko arrakasta izan dute, ChatGPTren agerpenarekin. Aplikazio hori dagoeneko txertatuta dago Bing bilaketa atarian eta ChatGPT finantzatzen duen Microsoft erraldoi estatubatuarraren beste tresna batzuetan. Adimen artifizialak giza burmuinaren arrazoibidearen antzeko emaitzak sortzen ditu eta modu oso azkarrean eboluzionatzen ari da. Googlek medikuntzan espezializatutako adimen artifizialeko aplikazio bat dauka, Med-PaLM, duela gutxi Estatu Batuetan mediku gisa jarduteko behar diren azterketak gainditu zituena. Gainera, ‘chatbotak’ edo elkarrizketa-robotak gai dira segundo batzuetan saiakera akademikoak idazteko, irudi errealistak sortzeko edo gizakien ahotsak imitatzeko. Horrela, baina, zenbait herrialdetan iruzur edo estortsio modu berri bat sortu da: telefono dei bat jasotzea, non senide baten antzeko ahots batek ezbehar bat (istripua, bahiketa...) izan duela eta dirua behar duela dioen. Estatu Batuek eta Europako Batasunak elkarlanean hasi dira honen aurrean «jokabide-kode» komun bat sortzeko, eta lehen zirriborroa laster aurkeztuko da. Joan den maiatzaren 30ean gizadiarentzat «desagertzeko arriskua» benetakoa dela ziurtatu zuten sektore honen liderrek, besteak beste, Sam Altmanek ChatGPTren bultzatzaileak berak, sinatutako komunikatu batean. Testuak zioenez, adimen artifizialak «lehentasuna izan beharko luke munduan, pandemiak edo gerra nuklearra bezalako beste arrisku batzuekin batera».