JUL. 16 2023 - 07:40h Gaztanberarekin egindako postreak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat225 g esne-gain, 225 g gaztanbera, 80 g ezti. Mugurdiak. Zailtasuna 1 1. Esne-gaina irabiatu, loditu arte.2. Gaztanbera eta eztia irabiagailuarekin nahasi.3. Gaztanbera eta esne-gaina nahastu. Lau ontzitan jarri eta hozkailuan sartu. 4. Mugurdiak garbitu eta gainean jarri. Gainetik ezti marra batzuk bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g gaztanbera, 250 g esne, 50 g ezti, 8 g gelatina, 300 g sagar, 100 g intxaur, 70 g azukre. Zailtasuna 2 1. Gelatina ur hotzetan beratzen utzi, bigundu arte.2. Esnearen laurdena berotu. Gelatina gehitu eta eragin, urtu arte. 3. Gaztanbera, eztia, aurreko nahasketa eta geratzen den esnea irabiagailuarekin nahasi.4. Lau ontzitan banatu eta hozkailuan sartu.5. Sagarrak zuritu eta dado txikitan moztu.6. Zartagin batean gurin pixka bat urtu. Sagarra bota eta arin erregosi, pixka bat gorritu arte. Hozten utzi.7. Azukrea ur pixka batekin berotu. Karameloa kolorea hartzen hasten denean, intxaurrak bota eta minutu batez erregosi. Labeko paperaren gainean atera eta hozten utzi.8. Gaztanberaren gainean sagarra eta txikitutako intxaurrak jarri.