GAIAK

Meloi krema hegaluzearekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g meloi, 200 g arbendol, 100 g ogi, 2 baratxuri ale, 300 ml ur, 50 ml olio, gatza, ozpina. 200 g hegaluze, 2 koilarakada soja saltsa, olio pixka bat, tipulina.

Zailtasuna                        1               

1. Hegaluzea dado txikitan moztu eta soja, txikitutako tipulina eta oliorekin nahastu. Hozkailuan sartu eta 2 orduz beratzen utzi.
2. Meloiari azala eta haziak kendu.
3. Ontzi batean meloia, ogia, arbendolak, baratxuriak, olioa eta ura jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta ozpin bota. Ura behar badu, gehitu. Txanotik pasatu.
4. Hozkailuan bi orduz beratzen utzi.
Ontzietan krema jarri, eta gainean hegaluzea.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
700 g meloi, 20 g jengibre fresko, olioa, gatza, piperbeltz beltza. 200 g hegaluze, 2 koilarakada teriyaki saltsa, martorria.

Zailtasuna                             1

1. Hegaluzea dado txikitan moztu eta saltsarekin eta txikitutako martorriarekin nahastu.
2. Meloiari azala eta haziak kendu.
3. Ontzi batean meloia, birrindutako jengibrea eta zurrusta bat olioa jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Piperbeltz beltza eta gatza gehitu eta nahastu. Ura behar badu, gehitu. Txanotik pasatu. Hozkailuan sartu.
4. Hegaluzea olio pixka batekin arin erregosi.
Ontzietan krema jarri, eta gainean hegaluzea.