GAIAK

Orekia txirlekin

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g oreki, 200 g brokoli, 2 baratxuri ale, 400 g txirla, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Kazola handi batean ur ugari   irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, orekia eta gatza bota; noizean behin eragin.
3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.
Aldi berean honako hauek prestatu:
1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Brokolia 8 minutuz egosi.
2. Txikitutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi.
3. Txirlak, brokolia eta ardo pixka bat gehitu eta egosi, txirlak ireki arte.
Orekiaren gainetik bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g oreki, tipuleta bat, 200 g kuiatxo, 200 g piper berde, 400 g txirla, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                     2               

1. Orekia aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako tipuleta oliorekin erregosi.
3. Zerrendatan moztutako kuiatxoa eta piperra gehitu eta arin erregosi.
4. Eltze batean txirlak ardo pixka batekin jarri, estali eta egosi, txirlak ireki arte. Barazkiei gehitu eta nahastu.
Orekiaren gainetik bota.