AUG. 26 2023 - 09:24h Airfryer-en egindako haragi brickak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 brick ore. Betegarria: 100 g tipula, azenario bat, 150 g aza, 200 g txahalki txikitu, 100 g soja kimu, 2 koilarakada soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Tira finetan moztutako azenarioa eta aza gehitu eta erregosi. 3. Haragia eta soja gehitu eta arin erregosi.4. Orea erditik moztu. Gainean haragiaren nahasketa jarri.5. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta bildu. Olio pixka batekin busti.6. Airfryer-en sartu, 180 gradutan, 6-7 minutuz. Buelta eman eta beste 4 minutuz prestatu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 brick ore. Betegarria: 150 g porru, 100 g azenario, 100 g txerriki txikitu, 150 g txahalki txikitu, 100 g perretxiko, soja saltsa, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako porrua olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tira finetan moztutako perretxikoak eta azenarioa gehitu eta erregosi.3. Haragiak gehitu eta erregosi. Soja saltsa pixka bat bota.4. Orea erditik moztu. Gainean nahasketa jarri.5. Ertzak arrautza zuringoarekin busti eta ondo itxi. Olio pixka batekin busti.6. Airfryer-en sartu, 200 gradutan, 5 minutuz. Buelta eman eta beste 3 minutuz prestatu.