AUG. 28 2023 - 06:10h Erretako oilaskoa ardo zuriarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g oilasko, 6 baratxuri ale, 150 g azenario, 300 g tomate, 150 ml ardo zuri, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Zuritu azenarioa eta birrindu.2. Baratxuriak zuritu eta txikitu. 3. Tomateari azala eta haziak kendu eta txikitu.4. Oilaskoa garbitu eta zatitu. Baratxuri, gatz eta olio pixka batekin nahastu eta 30 minutuz beratzen utzi.5. Azpil batean azenarioa, tomatea, oilaskoa eta zurrusta bat ardoa jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 35-40 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik euren salda edo ur pixka bat bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g oilasko, 200 g tipula, 250 g kuiatxo, 150 ml ardo zuri, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Tipula zerrenda finetan moztu eta urarekin 2 minutuz egosi. Xukatu.2. Kuiatxoa zerrendatan moztu. 3. Oilaskoa garbitu eta zatitu.4. Azpil batean barazkiak, oilaskoa eta zurrusta bat ardo jarri. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 35-40 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik ur pixka bat bota.Bi errezetak honekin lagundu:1. 100 g arto txigortu, arrautza bat, 30 g irin eta gatza nahastu. 2. Labean sartzeko bi paper tartean orea zabaldu. 3. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 8 minutuz edo.