GAIAK

Ahate konfita lasagna

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla. Betegarria: tipuleta bat, 200 g barrengorri, 2 ahate izter konfita, 5 datila. Saltsa: tipula, porru eta azenario erdia, ahate karkasa bat, ardo gozoa, ezkaia. Patata purea.

Zailtasuna                        3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Egosi eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Saltsa:
1. Azpil batean karkasa jarri eta labean sartu, gorritu arte.
2. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak konfitaren gantz pixka batekin erregosi.
3. Karkasa, ardoa eta ezkaia gehitu eta eragin. Urarekin estali eta 2 orduz egosi. Iragazi eta egosi, loditu arte.
Betegarria:
1. Txikitutako tipuleta ahate konfitaren gantz pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi.
3. Konfitari gantz gehiena kendu. Azpil batean jarri eta labe beroan, 200 gradutan, 10 minutuz sartu. Konfitari hezurra kendu eta zatitu.
4. Datilak txikitu. Barazki, saltsa gehien eta konfitarekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Patata purea arina egin.
2. Azpil batera saltsa pixka bat bota.
3. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarria, lasagna xafla, betegarria eta lasagna xafla jarri.
4. Patata purearekin estali eta labean berotu.