OCT. 07 2023 - 08:25h Labean erretako izokina barazkiekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g izokin fresko, tipula bat, piper gorri bat, 150 g kuiatxo, 250 g patata, 100 g tomate cherry, olioa, gatza, ziapea. Zailtasuna 21. Azpil batean zerrendatan moztutako tipula eta patata olio pixka batekin jarri eta gatza bota.2. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz.3. Zerrendatan moztutako piperra, kuiatxoa eta tomateak gainean jarri eta beste 10 minutuz erre.4. Bukatzeko ziaperarekin igurtzitako izokina jarri, gatza bota eta labe beroan sartu, 200 gradutan, 8 minutuz.Plateretan barazkiak jarri eta gainean izokina.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g izokin fresko, alberjinia bat, 2 tomate, 250 g kuiatxo, olioa, gatza, ezkaia. Zailtasuna 21. Izokinari ezkai pixka bat bota eta olioarekin igurtzi. 30 minutuz beratzen utzi.2. Azpil bat olioz igurtzi eta gainean zerrendatan moztutako alberjinia jarri. Olioa, gatza eta ezkai pixka bat bota. 3. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 10 minutuz.4. Gainean zerrendatan moztutako tomatea eta kuiatxoa jarri eta beste 10 minutuz utzi.5. Bukatzeko izokina jarri eta labe beroan sartu 8 minutuz.Plateretan barazkiak jarri eta gainean izokina.