OCT. 18 2023 - 06:15h Cous-cousa esnegorrirekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g cous-cous, 2 baratxuri ale, porru bat, 250 g kuia, 350 g esnegorri, salda, olioa, koilarakadatxo bat kurry, gatza. Zailtasuna 2 1. Eltze batean txitutako porruak eta baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan. 2. Dado txikitan moztutako kuia eta tiratan moztutako esnegorria gehitu eta erregosi. Kurry pixka bat bota.3. Eltze batean 300 ml salda eta gatza jarri. Irakiten hasten denean, garbitutako cous-cousa bota, estali eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Sua amatatu eta 5 minutuz pausatzen utzi. 4. Cous-cousa eta barazkiak nahastu eta azpil batean jarri. 5. Labe beroan sartu, 210 gradutan, ondo berotu arte.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat250 g cous-cous, tipula erdia, 150 g piper berde, 400 g esnegorri, salda, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.2. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi.3. Tiratan moztutako esnegorria gehitu eta erregosi.4. Eltze batean 300 ml salda eta gatza jarri. Irakiten hasten denean, garbitutako cous-cousa bota, estali eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Sua amatatu eta 5 minutuz pausatzen utzi. 5. Cous-cousa eta barazkiak nahastu eta azpil batean jarri. Labe beroan sartu, 210 gradutan, berotu arte.