GAIAK

Saltxitxa lasagna

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla, gazta birrindua, tomate saltsa. Betegarria: 2 baratxuri ale, azenario bat, 150 g kuiatxo, 600 g oilasko saltxitxa, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                                 3             

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Eltze batean txikitutako baratxuriak eta birrindutako azenarioa olio zurrusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Birrindutako kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Saltxitxei azala kendu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi. Bexamel pixka batekin nahastu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.
2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Azpil bat tomate saltsarekin estali.
2. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarriaren erdia, lasagna xafla, geratzen den betegarria eta lasagna xafla jarri.
3. Bexamelarekin estali eta gazta bota. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 20 minutuz.