Brigade Loco taldearen kontzertua. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) 12.00etatik elkartzen hasi zen jendea karparen atean. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Ehunka pertsona pasatu ziren Sestaoko Labe Garaitik egunean zehar. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Jendea, poz-pozik Brigade Locoren kontzertuan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Brigade Loco talde gipuzkoarra izan zen jende gehiago bildu zuen taldea. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Brigade Loco taldearen kideak. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Holan bizi izan zen Brigade Loco taldearen emanaldia. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Merina Gris taldeak ere parte hartu zuen EZK Fest-en bigarren edizio honetan. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Merina Gris-en kontzertua. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) OCT. 22 2023 - 16:30h EZK Fest jaialdiaren bigarren edizioak musikaz bete du Sestao Sestaok EZK Fest jaialdiaren bigarren edizioa hartu zuen larunbat honetan. Labe Garaia leku historikoan montatutako karpatik pasatu ziren zortzi talde eta ehunka pertsona, egun osoko egitarauaz disfrutatzeko. EZK Fest jaialdiaren bigarren edizioa Sestaon ospatu zen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) NAIZ Ezkerraldeko gazteek antolatutako eta NAIZen babesa duen EZK Fest jaialdiak ospatu zuten larunbat honetan Sestaoko Labe Garaian. Kontrastatutako zortzi taldek osatu zuten maila handiko kartela eta festak ez zuen hutz egin. Los Chikos Del Maiz, Merina Gris, Hofe x 4:40, Biznaga, Brigade Loco, Sua, Las Sexpeares eta Quaaluders taldeak aritu ziren, egun osoko egitaraua eskainiz, ‘Bihotz sutan’ lelopean. 12.00etatik 02.00etara luzatu zen jaia langile klasearentzat oso ikonikoa den Labe Garaia espazioan. Un fin de semana para el recuerdo. El viernes en la @redstar volvimos a sentir el calor de una sala. El sábado tuvimos el placer y el honor de participar en el @ezkfest de Sestao. Un millón de gracias, próximas paradas el Hip hop X Palestina en Barna y Girona. #Tour23 pic.twitter.com/j0bXKjDxaQ — Los Chikos del Maíz ⚒️ (@chikosdelmaiz) October 22, 2023 NAIZen babesa Lehenengo edizioa bezala, aurtengo EZK Fest jaialdiak ere NAIZen babesa izan du. «Guztiz bat egiten dugu jaialdi honek defendatzen dituen balioekin eta bultzatzen dituen helburuekin. Eta aurten ere iazko hitzarmena berritu eta indartu nahi izan dugu, jaialdi hau urtetik urtera hazi dadin eta Euskal Herri osora proiektatu dadin gure alea jartzen saiatzeko, kazetaritzatik. Gainera langile klasea historikoki bertan izan duen garrantzia kontuan izanda, hor egon behar genuen», aipatu zuen Asier Iñigo NAIZeko marketing arduradunak joan den urriaren 11n, bigarren edizioaren aurkezpenean.