OCT. 27 2023 - 06:10h Txahal hankaz beteriko txipiroiak Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 txipiroi lodi, 2 txahal hanka, tipula bat, piperrautsa, olioa, gatza. Orea: 150 g irin, 200 ml ur oso hotz, arrautza txiki bat, gatza. Zailtasuna 31. Txipiroiei buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu ere. Buruak txikitu. 2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu. 3. Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu.Betegarria:1. Hankak garbitu eta ileak erre.2. Presio-eltze batean hankak, ura, porruaren berdea eta gatza jarri eta ordubetez egosi, bigundu arte. Uretatik atera eta epeltzen utzi. Hezurrak kendu eta txikitu.3. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi. 4. Txipiroien buruak gehitu eta erregosi, bigundu arte. 5. Txipiroen buruak hankekin nahastu eta gorputzak bete.Orea:1. Arrautza irabiatu eta ura bota. Nahastu azkar.2. Irinari apurka-apurka bota eta nahastu, ore fina bat lortu arte. 3. Gatza bota eta pausatzen utzi.4. Txipiroiak oretik pasatu. Zartagin batean olio ugari berotu eta frijitu, su ertainetan, 170 gradutan. Paper baten gainera atera. Honekin lagundu:1. 100 g onddo risotto bat egin, molde batean zabaldu eta hozten utzi. 2. Lau zatitan moztu eta berotutako plantxa batean erre.3. Maionesa bat egin eta kurry pixka batekin nahastu.