NOV. 27 2023 - 06:00h Spaghettiak alberjiniarekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, 100 g tipula, baratxuri ale bat, 300 g alberjinia, 200 g tomate cherry, 70 g ahuntz gazta, 6 kaparrondo, olioa, gatza, ezkaia. Zailtasuna 2 1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.2. Tiratan moztutako alberjinia gehitu eta arin erregosi. 3. Zerrendatan moztutako tomatea eta kaparrondoak eta ezkaia gehitu eta arin erregosi. Nahastu spaghettiak, moztutako gazta eta aurreko nahasketa. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, 2 baratxuri ale, 300 g alberjinia, 500 g tomate birrindu, olioa, oreganoa, pipermin lehorra, gatza. Zailtasuna 21. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Tiratan moztutako alberjinia eta baratxuria olioarekin erregosi. Gatza eta oreganoa bota.3. Tomatea eta pipermina gehitu eta 20 minutuz erregosi. Nahastu spaghettiak eta aurreko nahasketa.