DEC. 04 2023 - 06:10h Kaki eta gazta entsaladak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat50 g rukula, eskarola, 2 kaki, 200 g Camembert gazta, 30 g tipula gorri, granada erdia, 100 g pistatxo. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Rukula eta eskarola garbitu eta ondo lehortu.2. Kakiak zuritu eta dadotan moztu.3. Gazta dadotan moztu. 4. Pistatxoak zuritu eta erditik moztu.5. Granada erditik moztu eta koilara batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte.6. Tipula zerrenda finetan moztu.7. Saltsaren osagaiak irabiatu.8. Lau plateretan eskarola eta rukula jarri eta saltsarekin nahastu. Gainean beste osagaiak jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat400 g tomate, 2 kaki, 250 g Mozzarella gazta fresko, 50 g magurdi, 50 g kuia hazi. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, perrexila, gatza. Zailtasuna 1 1. Tomatea eta kakiak zuritu eta zerrendatan moztu.2. Mozzarella zerrenda finetan moztu.3. Kuia haziak gorritu, su oso eztitan.4. Saltsaren osagaiak irabiatu eta txikitutako perrexilarekin nahastu.5. Plateretan hurrenez hurren tomatea, kakia, gazta, magurdia eta haziak jarri. Gainetik saltsa bota.