DEC. 27 2023 - 06:25h Azalorea yogurrarekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatAzalore bat. Saltsa: 150 g yogur, 2 arrautza, 70 g urdaiazpiko ondu, gatza, oreganoa, gazta birrindua. Zailtasuna 2 1. Azalorearen hosto berdeak kendu eta garbitu.2. Eltze batean ur ugari eta gatza berotu. Irakiten hasten denean, azalorea sartu eta 5 minutuz egosi, ez du gehiegi egin behar. Zatitan moztu.3. Azpil batean azalorea jarri eta saltsarekin estali. Gainetik gazta bota.4. Labe beroan sartu, 190 gradu-tan, ondo berotu arte.Saltsa:1. Yogurra eta arrautza irabiagailuarekin nahasi. 2. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta behar adina gatz eta oregano jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatAzalore bat, olioa, gatza. Saltsa: 125 g yogur, koilarakada bat ziape, baratxuri ale bat, koilarakadatxo bat soja saltsa, kuminoa, menda, gatza. Zailtasuna 21. Azalorea aurreko errezetan esan dugun bezala garbitu eta egosi.2. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta azalorea arin erregosi.Saltsa honekin lagundu:1. Baratxuria zuritu. Yogurra, menda pixka bat eta baratxuria irabiagailuarekin nahasi.2. Beste osagai guztiekin nahastu. Behar adina gatz eta kumino bota.