JAN. 03 2024 - 16:01h Mendeetako misterioa eta gero, pixa zergatik den horia deskubritu dute Zergatik da pixa horia? Mendeak dira zientzialariak galdera horri erantzuten saiatu direla. Bada, AEBetako ikertzaile talde batek topatu du erantzuna: ‘bilirubin reductase’ izeneko entzima bat da arrazoia. «Urobilina da, azkenean, denok ezagutzen dugun hori kolorearen kausa», baieztatu du Hallek. (WIKIPEDIA) NAIZ ‘Nature Microbiology’ aldizkarian argitaratu dute pixari hori kolorea ematen dion entzimaren aurkikuntza. Ameriketako Estatu Batuetako Maryland Unibertsitateko lantalde batena da lorpena, Brantley Hall buru. ‘Bilirubin reductase’ du izena entzimak.«Azkenean argitu ahal izan dugu pixaren hori kolorearen misterioa. Harrigarria da ohiko fenomeno biologiko batek azalpenik ez izatea hainbeste denboran, eta gure taldea pozarren ari da esplikazioak ematen», adierazi du Hallek ohar batean.Maryland Unibertsitateko lantaldeak azaldu duenez, odoleko globulu gorriak deskonposatzen direnean, sei hilabeteren buruan, hori-laranja koloreko pigmentu biliar bat sortzen da, bilirrubina izenekoa.Hesteetan mikrobioek ‘bilirubin reductase’ entzima sortzen dute bilirrubina ‘urobilinogeno’ izeneko kolorerik gabeko osagai bihurtzeko. Aldi berean, osagai hori urobilina molekula bilakatzen da.«Urobilina da, azkenean, denok ezagutzen dugun hori kolorearen kausa», baieztatu du Hallek.Bitxikeria bat baino gehiagoBaina, belaunaldiz belaunaldi intriga sortu duen bitxikeria bati erantzuteaz harago, ‘bilirubin reductase’ entzimaren aurkikuntza lagungarri izan daiteke ikterizia edo hesteetako hanturaren gisako eritasunetan hesteetako mikrobiomak duen papera ikertzeko.Bilirrubina hesteetan sakabanatzen denean, gero iraizteko, gerta liteke odol fluxuak gehiegi xurgatzea eta horrek ikterizia sor dezake. Gaixotasun honen eraginez, begiek eta azalak kolore horixka hartzen dute.Ikerlari taldeak jakin duen beste gauza bat da, ‘bilirubin reductase’ ia heldu osasuntsu guztietan badago ere, sarri jaioberriek eta hesteetako hantura dutenek entzima hori falta izaten dutela.Ikerlanaren beste egile batek, Xiaofang Jiang ikertzaileak, adierazi du behin ‘bilirubin reductase’ entzima identifikatuta, hesteetako bakteriak bilirrubina mailan eta ikterizia bezalako eritasunetan nola eragiten duten ikertzeari ekin diezaioketela.Hesteetako mikrobioma beste gaixotasun batzuekin ere erlazionatu da, hala nola alergiak, artritisa eta psoriasia. Hortaz, pixaren kolore horiaren zergatiaren aurkikuntza ez da bitxikeria hutsa.