JAN. 17 2024 - 05:15h Barazki, arroza eta kinoa bolak Amagoia Bilbao Osagaiak 5 lagunentzat100 g arroz integral, 100 g kinoa, porru bat, tipula bat, baratxuri ale bat, 300 g kuia, 150 g shiitake, 100 g boniato, irina, olioa, 25 g sesamo hazi, koilarakadatxo bat ras al hanout, gatza. Alioli: arrautza bat, baratxuri ale bat, 200 ml olio, gatza. Zailtasuna 31. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Ondo xukatu.3. Arroza garbitu. Bezperan utzi behar da ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.4. Presio-eltze batean arroza, ura eta gatz pixka bat jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu. Irabiagailuarekin pixka bat nahasi eta hozten utzi.5. Kuia eta boniatoa zuritu eta dadotan moztu. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 30 minutuz. Sardexka batekin zapaldu.6. Txikitutako tipula, porrua eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.7. Shiitakeak txikitu eta arin erregosi.8. Arroza, kinoa, ras al hanout, sesamoa eta barazkiak nahastu. 9. 30 bola egin eta irinatik pasatu.10. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu.Alioliarekin lagundu:1. Arrautza irabiagailuarekin nahasi.2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.3. Baratxuria gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.