JAN. 22 2024 - 06:30h Oilaskoa kurry saltsarekin Amagoia Bilbao LEHENENGO ERA Osagaiak 4 lagunentzat1,5 kilo oilasko, yogur natural bat, 300 g tipula, 4 baratxuri ale, 400 g kuia, 250 ml koko edari, koilarakada bat kurry, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Oilaskoari azala eta hezurrak kendu eta dadotan moztu. Yogurrarekin, kurryarekin eta gaztarekin nahastu eta 30 minutuz beratzen utzi.2. Zartagin bat olio zurrusta batekin berotu eta oilaskoa gorritu. 3. Txikitutako tipula eta baratxuriak aurreko olio pixka batekin erregosi.4. Dadotan moztutako kuia gehitu eta erregosi. 5. Koko edaria eta kurry pixka bat gehitu eta 2 minutuz egosi. 6. Oilaskoa sartu eta 2 minutuz egosi. Behar adina gatz eta kurry bota. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat600 g oilasko bularki, 2 baratxuri ale, 100 g porru, 200 g tipulina, 250 g sagar, 200 ml esne-gain, 100 ml salda, koilarakada bat kurry, olioa, gatza. Zailtasuna 11. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.2. Dado txikitan moztutako sagarra gehitu eta erregosi. 3. Oiaskoa dadotan moztu eta arin erregosi. Barazkiei gehitu eta esne-gaina, kurrya eta salda bota eta 5 minutuz egosi.Bi errezetak arrozarekin lagundu.