JAN. 24 2024 - 00:00h Barazki lasagna Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat12 lasagna xafla, Mozzarella gazta birrindua, tomate saltsa. Betegarri bat: baratxuri ale bat, 200 g barrengorri, 150 g ziazerba. Betegarri bi: tipula bat, 200 g kuiatxo, 250 g alberjinia. Betegarri hiru: 100 g azenario, 150 g kuia, 200 g brokoli. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 3Lasagna xaflak egosi, ur hotzetan busti eta xukatu.Betegarri bat:1. Txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi.2. Zerrendatan moztutako barrengorriak gehitu eta erregosi. 3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta minutu batez arin erregosi.Betegarri bi:1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi.2. Txikitutako kuiatxoa eta alberjinia gehitu eta erregosi.Betegarri hiru:1. Txikitutako azenarioa eta kuia olio pixka batekin erregosi.2. Zatitutako brokolia gehitu eta erregosi.Saltsa:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 2. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.Bukatzeko:1. Azpil batera tomate saltsa bota.2. Hurrenez hurren lasagna xafla, betegarri bat, lasagna xafla, betegarri bi, lasagna xafla, betegarri hiru eta lasagna xafla jarri.3. Saltsarekin estali, gazta bota eta labean berotu.