FEB. 03 2024 - 05:23h Legatz eta otarrainxkez beteriko piperrak Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat16 pikillo piper, olioa. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 100 g piper berde, 500 g legatz, 300 g otarainxka, koilarakada bat irin, baso bat esne, olioa, gatza. Saltsa: tipula erdia, baratxuri ale bat, azenario bat, 100 g tomate, 500 ml salda, olioa, gatza. Zailtasuna 3 Betegarria:1. Txikitutako tipula, piperra eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Legatzari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. 3. Otarrainxkak zuritu eta barruan daukaten hari beltza kendu. Txikitu.4. Barazkiei legatza eta otarrainxkak gehitu eta arin erregosi.5. Irina gehitu eta eragin.6. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota. Hozten utzi.Saltsa:1. Zatitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.2. Otarrainxken buruak gehitu eta arin erregosi.3. Salda bota eta 15 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.Bukatzeko:1. Zartagin batean piperrak, bere salda eta ur pixka batekin 5 minutuz egosi. Hozten utzi.2. Piperrak betegarriarekin bete. 3. Irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu.4. Zartagin batean olio ugari berotu eta piperrak frijitu. 5. Eltze batean piperrak eta saltsa jarri eta 2 minutuz egosi.