FEB. 05 2024 - 05:33h Patata eta gula nahaskiak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 arrautza, 600 g patata, tipula bat, 150 g gula, baratxuri ale bat, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Patatak eta tipula zuritu eta zerrenda finetan moztu2. Zartagin batean olio ugari berotu eta patatak eta tipula frijitu, su ertainetan, bigundu arte. Ondo xukatu.3. Zartagin batean txikitutako baratxuria olio pixka batekin erregosi. Gulak gehitu eta arin erregosi.4. Ontzi batean oskoletik ateratako arrautzak jarri eta zurezko koilara batekin irabiatu, arrautzak apurtu arte bakarrik.5. Barazkiak eta gulak gehitu eta nahastu.6. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat6 arrautza, 600 g patata, 2 baratxuri fresko, 150 g gula, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Zuritutako eta zerrendatan moztutako patatak txikitutako baratxuriekin frijitu. Xukatu.2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu.3. Barazkiak eta gulak gehitu eta nahastu.4. Zartagin batean olio zurrusta bat berotu. Aurreko nahasketa bota eta suaren indarra jeitsi. Sutan dagoen bitartean koilararekin eragin eta gatzatu.