FEB. 12 2024 - 05:14h Kale zopak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula bat, 3 azenario, baratxuri ale bat, 500 g kale, 150 g patata, 1,5 litro barazki salda, olioa, gatza. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.2. Azenarioak eta patatak zuritu eta txikitu. Barazkiei gehitu eta 2 minutuz erregosi. 3. Kalea garbitu eta txikitu.4. Barazkiak saldarekin busti eta kalea gehitu. 15 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.Zopa lau plateretan jarri. Gainean labean erretako ogi xerra bana ipini.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatTipula erdia, baratxuri ale bat, 50 g apio, 350 g kale, 100 g kuia, 100 g boniato, 200 g patata, 1,5 litro salda, olioa, gatza. Zailtasuna 21. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.2. Salda gehitu.3. Salda irakiten hasten denean, txikitutako boniatoa, apioa eta kuia gehitu eta 4 minutuz egosi.4. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Kalea garbitu eta tira finetan moztu. Zopari gehitu eta beste 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.5. Patata bat egosi eta sardexka batekin zapaldu. Gatza eta kurrya bota eta bolatxoak egin. Urarekin eta garbantzu irinarekin egindako oretatik pasatu. Frijitu.Zopa lau plateretan jarri, eta gainean bolatxoak.