FEB. 26 2024 - 06:15h Dilista eta alberjinia lasagna Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia, gazta birrindua, olioa. Betegarria: tipula bat, azenario bat, 200 g kuiatxo, 100 g dilista, olioa. Saltsa: 150 g tipula, sagar erdia, 300 g tomate heldu, olioa, gatza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 3 1. Alberjiniak, luzeran, xerratan moztu. Gatza bota, ordu erdiz pausatzen utzi eta xukatu.2. Plantxa batean olio pixka batekin erre.Tomate saltsa:1. Zerrendatan moztutako tipula eta sagarra olioarekin erregosi2. Zatitutako tomateak gehitu eta 30 minutuz erregosi.3. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu. Gatza bota.Betegarria:1. Dilistak eta litro bat ur egosi, su eztitan, 50 minutuz. Xukatu.2. Eltze batean txikitutako tipula, azenarioa eta kuiatxoa olio pixka batekin erregosi. 3. Barazkiak, dilistak eta tomate saltsa pixka bat nahastu.Bexamela:1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu.3. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.Bukatzeko:1. Azpil bat saltsarekin estali.2. Hurrenez hurren alberjiniak, betegarriaren erdia, alberjiniak, geratzen den betegarria eta alberjiniak jarri. Bexamelarekin estali3. Gainetik gazta birrindua bota. Labe beroan sartu, berotu arte.