MAR. 07 2024 - 18:35h Kinoa eta gazta fresko entsaladak Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g kinoa, tomate bat, 150 g gazta fresko, 200 g oilasko bularki, arto gozo. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 11. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri. 2. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.3. Tomateari azala kendu eta zatitu.4. Gazta zatitu.5. Oilaskoa tiratan moztu. Zartagin batean olio pixka batekin arin erregosi.6. Saltsaren osagai guztiak irabiatu.7. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Saltsarekin ondu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat200 g kinoa, azenario bat, 10 oliba beltz, 150 g gazta fresko, 10 tomate cherry, 150 g atun oliotan. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 1 1. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu. 2. Azenarioa zuritu eta birrindu.3. Olibeei hezurra kendu eta txikitu.4. Tomateak garbitu eta erditik moztu.5. Saltsaren osagai guztiak irabiatu.6. Ontzi batean osagai guztiak jarri eta nahastu. Saltsarekin ondu.