APR. 06 2024 - 06:00h Bildots saiheskiak erreta laranjarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 bildots saiheski, olio, gatza, piperbeltz beltza. Laranja: 2 laranja, koñaka, 8 intxaur, koilarakada bat azukre, kuminoa. Zailtasuna 2 1. Laranjeei zukua atera eta baten azala laurdena birrindu.2. Intxaurrak zuritu eta zatitu.3. Saiheskiei gatza eta piperbeltz beltza bota. Zartagin batean saiheskiak olio pixka batekin erre eta atera.4. Olioa kendu eta zukua, azala, intxaurrak, kuminoa, azukrea eta koñaka gehitu eta egosi, pixka bat loditu arte.Plateretan saiheskiak jarri, eta ondoan intxaurren nahasketa. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat24 bildots saiheski, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Laranja: 2 laranja, 2 koilarakada ezti, 150 ml ur. Zailtasuna 21. Laranjeei zukua atera eta laranja baten azala tira finetan moztu. 2. Zukua, eztia, azala eta ura egosi, azala bigundu arte.3. Saiheskiei gatza eta piperbeltz beltza bota. Zartagin batean saiheskiak olio pixka batekin erre eta atera.Plateretan saiheskiak jarri eta gainetik laranjaren nahasketa bota.Bi errezetak pure honekin lagundu:Ontzi batean egositako 200 g garbantzu, baratxuri zatitxo bat, kuminoa, piperrautsa, olio pixka bat eta gatza jarri eta irabiagailuarekin nahasi.