APR. 26 2024 - 06:15h Perretxiko, patata eta tomate arrautzopila dorrea GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzatPerretxiko arrautzopila: 150 g perretxiko, baratxuri ale bat, 3 arrautza. Patata arrautzopila: 200 g patata, 50 g tipula, 3 arrautza. Tomate arrautzopila: 200 g tomate, 3 arrautza. Gazta xerrak. Zailtasuna 3 Perretxiko arrautzopila:1. Txikitutako baratxuria erregosi. Tiratan moztutako perretxikoak gehitu eta erregosi.2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Perretxikoak gehitu eta nahastu. Gatza bota.3. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Arrautzaren nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Patata arrautzopila:1. Zatitutako patata eta txikitutako tipula zartagin batean frijitu.2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Patatak gehitu eta nahastu. Gatza bota.3. Zartagin batean olio pixka bat berotu. Nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Tomate arrautzopila:1. Tomatea zuritu eta txikitu. Zartagin batean erregosi. 2. Ontzi batean arrautzak jarri eta irabiatu. Tomatearekin nahastu. 3. Zartagin batera olio pixka bat bota eta berotu. Arrautzaren nahasketa bota eta pixka bat gatzatzen utzi. Gorritzen denean, buelta eman, eta beste aldetik gorritu. Hurrenez hurren perretxiko arrautzopila, gazta xerrak, patata arrautzopila, gazta xerrak eta tomate arrautzopila jarri.