APR. 29 2024 - 06:05h Zainzuri freskoak urdaiazpiko eta gaztarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g zainzuri fresko, 100gr. urdaiazpiko Iberiko, 150 g gazta birrindu, gatza, azukrea. Zailtasuna 1 1. Zuritu ondo zainzuri zuriak, patatak zuritzeko tresnarekin, eta barrenak moztu. Osorik utzi.2. Eltze batean ur ugari berotu gatzarekin eta azukre pixka batekin. Irakiten hasten denean zainzuriak sartu eta 7-9 minutuz edo egosi, denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Uretan utzi epeldu arte.3. Zainzuriak urdaiazpiko zerrendekin bildu eta azpil batean jarri.4. Gainetik gazta bota.5. Labe beroan sartu, 200 gradutan, berotu arte.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat800 g zainzuri fresko, 100 g urdaiazpiko ondu, 50 g gazta urdin, 50 g gazta Idiazabal, 50 g gazta Camambert, 100 ml esne-gain, gatza, azukrea. Zailtasuna 1 1. Zainzuriak zuritu eta osorik utzi. 2. Eltze batean ur ugari berotu gatzarekin eta azukre pixka batekin. Irakiten hasten denean zainzuriak sartu eta 7-9 minutuz edo egosi, denbora zainzurien lodieraren arabera izango da. Uretan utzi epeldu arte.3. Urdaiazpikoa txikitu eta arin erregosi.4. Gaztak esne-gainarekin berotu eta eragin gaztak urtu arte.5. Zainzurien gainetik urdaiazpikoa eta gazta bota.