MAY. 27 2024 - 06:20h Tallarinak izokinarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g tallarin, 4 baratxuri ale, 200 g ziazerba, 300 g tomate cherry, 300 g izokin, olioa, gatza. Zailtasuna 1 1. Kazola handi batean ur ugari irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, tallarinak eta gatza bota; noizean behin eragin.3. Samur baina oraindik samar gogor daudenean –al dente eran– atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Tomateak garbitu eta xerratan moztu. Baratxuriei gehitu eta arin erregosi.3. Ziazerbak garbitu eta tiratan moztu. Izokina dadotan moztu. Tomatearekin batera jarri eta erregosi.Tallarinen gainetik jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g tallarin, 300 g izokin, 300 ml esne-gain, 25 g gurin, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 1 1. Tallarinak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Dado txikitan moztutako izokina minutu batez erregosi, su ertainetan.3. Esne-gaina gehitu eta 2 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.4. Tallarinak gehitu eta arin erregosi, ondo nahastu arte.