JUN. 26 2024 - 06:10h Legatz brickak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 brick ore. Betegarria: 800 legatz solomo, gatza, olioa. Eskabetxea: 30 ml ozpin, 150 ml olio, tipula bat, azenario bat, 150 g kuiatxo, gatza, erramua, koilarakadatxo bat piperrauts. Zailtasuna 21. Eskabetxearen barazkiak zerrendatan moztu eta olioarekin 10 minutuz erregosi.2. Erramua, piperrautsa, gatza eta olioa gehitu eta 5 minutuz egosi. 3. Arraina lau zatitan moztu eta gatza bota.4. Orearen erdian arraina jarri. Ertzak arrautza zuringoarekin busti, bildu eta ondo itxi. 5. Brickak olio bero ugaritan frijitu edo labe beroan erre. Plateretan bricka jarri eta ondoan barazkiak. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat4 brick ore. Betegarria: 800 legatz solomo, 2 baratxuri ale, tipula erdia,10 g irin, salda, ardo zuria, olioa, perrexila. Zailtasuna 2 1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.2. Barazkiei irina gehitu eta eragin. Ardoa eta 250 ml salda gehitu eta 2 minutuz egosi. Txikitutako perrexila eta gatza bota.3. Arraina lau zatitan moztu eta gatza bota. Olioarekin gorritu.4. Orearen erdian arraina jarri. Ertzak arrautza zuringoarekin busti, bildu eta ondo itxi. 5. Brickak olio bero ugaritan frijitu edo labe beroan erre.Plateretan saltsa jarri eta gainean bricka.