JUL. 17 2024 - 05:11h Patata eta piper entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g patata, 2 piper gorri, 150 g oliba beltz, tipulina bat. Saltsa: baratxuri ale bat, 4 antxoa oliotan, 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, perrexila, gatza. Zailtasuna 1 1. Patatak urarekin 20-25 minutuz egosi. Zuritu eta zerrendatan moztu.2. Piperrak labe beroan sartu, 180 gradutan, gorritu arte. Atera, estali eta 15 minutuz utzi. Zuritu, tiratan moztu eta olio pixka batekin erregosi. 3. Tipulina zerrendatan moztu.4. Baratxuria eta perrexila txikitu asko. Antxoak zati txikitan moztu. Saltsaren beste osagaiekin nahastu.Plateretan patata, piperra, olibak eta tipulina jarri. Gainetik saltsa bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat700 g patata, 250 g hegaluze oliotan, 250 g piper berde, tipula bat. Saltsa: arrautza bat, 12 koilarakada olio, 3 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 11. Patatak urarekin 20-25 minutuz egosi. Zuritu eta zerrendatan moztu.2. Zerrendatan moztutako tipula oliorekin erregosi.3. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.4. Arrautza 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu. Saltsaren beste osagaiekin irabiatu.Plateretan patata, barazkiak eta hegaluzea jarri. Saltsa bota.