JUL. 22 2024 - 06:00h Izokin ketu kanapeak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat12 enpanadilla oblea, arrautza. Betegarria: 200 g izokin ketu, 150 g gazta krema, 50 g intxaur, 80 g datil. Saltsa: 150 ml esne-gain, 50 g Brie gazta. Zailtasuna 11. Intxaurrak eta datilak txikitu.2. Izokina tira txikitan moztu.3. Izokina, gazta, intxaurrak eta datilak nahastu.4. Oblea bakoitzaren erdian nahasketa jarri. Itxi ertzak lotuz.5. Irabiatutako arrautzaz pintatu.6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.7. Esne-gaina eta gazta berotu eta eragin, urtu arte. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.Kanapeen gainetik bota.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat2 enpanadilla oblea, arrautza. Betegarria: 150 g izokin ketu, 100 g otarrainxka, 150 g gazta krema. Saltsa: 150 ml esne-gain, 50 g ahuntz gazta. Zailtasuna 1 1. Otarrainxkak egosi, zuritu eta txikitu.2. Izokina tira txikitan moztu.3. Izokina, gazta eta otarrainxkak nahastu.4. Oblea bakoitzaren erdian nahasketa jarri eta tolestu.5. Irabiatutako arrautzaz pintatu.6. Labe beroan sartu, 190 gradutan, 15 minutuz edo, orea gorritu arte.7. Esne-gaina eta gazta berotu eta eragin, urtu arte. 3 minutuz egosi eta behar adina gatz bota.Kanapeen gainetik bota.